Filologia Ingelesa aukeratzera bultzatu nauen gauza bakarra ingelerarekiko dudan zaletasuna da.
Bost urte nituela ingelera ikasten hasi nintzen;baina,hamairu urte bete arte ez nintzen serio ikasten hasi,urte horiek betetzerakoan hizkuntz horrenganako interesa piztu baitzitzaidan.Interes hori zela medio akademietara joaten hasi nintzen, eta bertan ikaragarri ikasi nuen.Horrenbeste zen ikasten nuena, non klaseko jende asko atzean utzi nituen.
Urteak pasa ahala,ingelera ikasten jarraitu nuen,eta azkenean,atzerrira joateko prest sentitu nintzen.Hau nire bizitzako esperientziarik izugarriena izan zen eta errepikatzeko irrikan nago!
Hala ere, ingelesa ez zen nire betiko aukera izan,egia esanda,nire lehenengo aukera natur zientziak izan ziren,baina,honek dituen lan eskaera txikiak direla eta gustoko nuen bigarren gauza aukeratu behar izan nuen,alegia,FILOLOGIA INGELESA.
Escrito por zior15
Escrito por zior15
RSS - Posts