GIZAKIAREN ERAGINA LURRARENGAN

Febrero 6, 2008

     Nik uste dut, planeta hau jasaten ari den aldaketak gizakiak eragindakoak direla.

      Gure lehengo arbasoak planeta kutsatu barik, eta zikinkeria eragin barik bizi ziren, hau da, animaliak bizi diren antzera. Baina urteak joan ahala, gizakiok gero eta patxadazaleago bilakatu gara. Kristo aurreko urte haietan, telebista eta honen moduko teknologiak ez ziren beharrezkoak; urte horietako pertsonek nahi zuten guztia bere kabuz bilatzen eta lortzen zuten; adibidez, janaria nahi bazuten ehizatzera joaten ziren, etxebizitza bat behar bazuten eraiki egiten zuten. Baina gaur egun, ia nahi dugun guztia lor dezakegu ia sofatik mugitu gabe. Hau guztiaondo irudituko litzaidake, lurraren suntsipenaren arrazoia izango ez balitz.

       Gizakiak erosoago sentitu daitezen, zenbait pertsonak lurraren bizi iraupenerako kaltegarriak diren hainbat gauza asmatu ditu, gaur egun pertsona askorentzat edo gehienentzat ezinbestekoak diren lehengaiak agortzen hasi dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Guk, leku batetik bestera desplazatzeko erabiltzen ditugun auto, abioi, autobus eta bestelakoek sortzen dituzten keak ozono geruza apurtu egiten dute,eta geruza hori, guztiok dakigunez, bizitzeko ezinbestekoa da, eguzkiak eragiten dituen izpi kaltegarriak gelditzen baititu. Berdin gertatzenda guk erabiltzen kotxe, abioi  eta abarrekoak egiteko erabiltzen diren burdin eta altzairuekin, hauek egiteko sortu diren fabriken keak ere oso kaltegarriak dira.
  •  Bizitzeko ezinbestekoa den elementua, alegia, ura, agortzeko arriskuan dago, urte batzuk eta gero. Elementu hau gero eta eskasagoa bilakatzen hasi da. Gero eta ur gutxiago egotea, gizakiak egin duen gastu gehiegizkoa da, (beste faktore batzuk alde batera utzita); adibidez, dutxatzen garenean edota eskuak garbitzerakoan. Horrek ondorio izugarriak ekar ditzake. Hori ekiditzeko, zientifikoek aholku batzuk eman dituzte, jende gutxik jarraitzen dituenak; adibidez, bainatu ordez dutxa bat hartu, hortzak garbitzen ari garen bitartean grifoa itxi edota edan ez dugun ura sukaltarritik bota ordez, landareak ureztatzea gomendatzen dute. Hala eta guztiz ere, horrela jarraitzekotan, jende batzuk egindako esfortzuak ezinbestekoak izango dira.
  • Beste arazo mota bat zikinkeria da. Gaur egun, jende askok, batez ere gazteek , zikinkeria lurrera botatzen dute eta horrek lurrazala kutsatu egiten du. Baina ez bakarrik lurrazala, itsasoa ere, eta honekin batera bertan bizi diren diren arrainn, krustazeo eta izaki bizidun guztiak. Honen ondorioz, bertan dagoen habitata apurtu egiten da eta hori berrezkuratzeno urte asko pasatu behar dira.
  • Honekin lotuta dagoen beste gai bat erreziklajea da. Gai hau nahiko berria da, orain dela urte gutxi hasi baita proiektu hau martxan jartzen. Lehenengo momentuan, jende gutxik erreziklatzen zuten, jende askok pentsatzen baitzuten plastikoak, paperetatik eta janari organikotik banantzea denboragaltze utsa zela. Orain, berriz, gero eta jende gehiago konturatu da erreziklatzea oso garrantzitsua dela. Dena den, oraindik erreziklatzea tontakeria dela pentsatzen dute pertsona asko daude. Pertsona hauei esan beharko litzieke, erreziklatzea, kutsadura sahisteko bide ona dela, eta gainera, modurik errazena eta erosoena lurrari laguntzeko.

      Aurreko paragrafoetan aipatutako erreziklaia eta betetzeak eta energia berriztagarriak erabiltzeak alde onak eta alde txarrak izan ditzake:

      Alde batetik, jendearen heriotz-tasa beherantza joango litzateke, kutsadurak sortzen dituen keak gizakientzako ere txarrak baitira. Horrekin batera, osasuntsuago biziko ginateke, eta gaixotasun gutxiago izango genituzke. Gainera, lurrazala, itsasoak eta lurra orokorrean garbiago egongo lirateke eta itsasoaren-maila beherantz joango litzateke.

      Beste alde batetik, desabantailak gutxiago dira. Horietako bat diru mordoa erabili behar izana; batez ere, energia berriztagarriak martxan jartzeko eta jndeak hauek erabiltzeko. Energia berriztagarriak agortzen ez diren energia motak dira, hau da, eguzkien izpiak, uraren eta haizearen indarra eta abar aprobetxatzea, guretzat erabilgarria izango den energia bihurtuz. Baina, arazoa da eguzki izpien bidez darabilen kotxeak diru asko balio duela,  eta ondorioz, jendeak ez dituela kotxe horiek erosiko. Orduan, nik uste dut gobernuak kotxe eta etxebizitza hauen prezioak jaitsi beharko lituzketela.

       Azkenik, esan beharrekoa da, kutsadurak honela jarraitzen badu , planeta honen iragana oso ilun ikusten dudala. Jendea ez da konturatzen honla jarraitzekotan itsasoaren uraren-maila handituko dela eta Iberiar Penintsulan eta beste hainbat lekutan desertifikazioa gertatuko dela. Honekin batera janaria gero eta eskasagoa izango da, ura agortzn den heinean. Hori guztia gertatzeko urte asko pasatu behar dira, baina hori sahiestea posiblea dela jakinda, esfortu bat egitea beharrezkoa da.