ANIMALIENGANAKO TRATU TXARRAK.

Febrero 5, 2008

         Nik gaurko gizarteari asko importa ez zaion gai bati buruz idatziko dut, alegia, animalienganako tratuari buruz.

        Gaur egungo sozietate aurreratu honetan jendeak animalien gainetik dagoela pentsatzeak pena handia ematen dit. Esaldi honekin animalia batzuek jasotzen duten tratu txarraz ari naiz, inolako justifikaziorik ez duena. Maltrato hauek gure kaleetan edota auzoetan gertatzen dira eta gure eguneroko bizitzan ikusten ditugu, baita telebistan ere.

         Alde batetik, etxeko animaliei buruz idatziko dut; zehazki, txakurrek eta katuek jasotzen duten maltratoari buruz. Familia batek etxeko animalia bat, txakur bat adibidez, erosten edo hartzen duenean betiko dela pentsatzea normala izaten da, hau hartzerakoan automatikoki familiakoa bihurtzen baita. Baina,  txakur honek urteak pasa ahala gero eta arreta handiagoa behar du, kalera ateratzeko edo albaitariarengana eramateko, esaterako. Horrek diru mordoa gastatzea suposatzen du. Hori dela eta, “familia” batzuek bide errazena hartzen dute eta txakurra kanporatu egiten dute. Batzuetan txakur horiek kaleratuak izan baino lehen izugarrizko maltratu fisikoak jasotzen dituzte,erdi hilik eta beldur handiarekin uzten dituzte. Zorte handia dutenak txakurretxe batera eramanak izaten dira, besteak kalean hil egiten dira, goseak edota hotzak jota.

        Beste aldetik, leku batzuetan tradizio eta “arte” bezala hartzen duten hilketari buruz idatziko dut. Hau da, zezen hilketaz. Animalia hauek jasaten duten umiliazio eta sufrimendua izugarrizkoa da, baita haien heriotza ere. Zezenen hilketaren kontrako gero eta jarraitzaile gehiago daude.

        Tratu txar hauek mundu osoan gauzatzen dira beste hainbat animaliekin, hala nola, fokekin. Modu basatiz hiltzen dituzte larrua komertzializatzeko. Berdin elefanteen adarrak.

        Laburbilduz, animalien kontrako maltratua ez da amaituko izaki bizidun guztien gainetik gaudela pentsatzen jarraituz gero.